2017ko urriaren 21 eta 22rako zegoen eguna jarrita eta, eguraldia eguraldi, larunbat eta igandez egin da aurten Xalbadorren Eguna, Jon Azpillaga bertsolari handia goratuz eta omenduz aldi berean. Eta urteroko lagunak bildu gara Urepeleko egun umeletan...
Musikariak eskuzabalki Euskaltzaindiari oparitu dion alea (hain zuzen, 1891ekoa) Bermeoko frantziskotarren komentuan egondakoa da.
Euskal Herrian dozena erditik gora ale daude gaur egun: Arantzazuko santutegian, Lazkaoko monasterioan, Loiolako santutegian, Gasteizko seminarioan, Nafarroako Liburutegian, Nafarroako Unibertsitatean edo Antso Jakituna Fundazioan.
Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan ere egongo da, ikertzaile guztien eskura.
Urtero legez eta 2004tik, Xalbadorren Eguna ospatzen da Urepelen (Nafarroa Beherea). Bertsolari, ohorezko euskaltzain eta artzainaren jarduna eta bizitza gogoratzeko antolatzen du Deiadarra taldeak egitasmoa. Honela azaltzen dute beraiek: "Gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi zaukun mezua bizirik atxikitzea nahi dugu Euskal Herri osoan". Izan ere, elkartea bera Xalbadorren 'Ama Euskal Herria' bertsoen eraginez sortu zen.
Xalbador gogoratzean gain, berarekin harremana edo zerikusia izan zuten bertsolariak ere omentzen dituzte Urepeleko jaialdi ederrean. Aurtengo aldian, Jon Azpillaga aukeratu dute, "bertsolaritzaren eta euskal kulturaren alde" eginiko lanagatik.
Katalunian ematen diren sari garrantzitsuenetakoak dira, eta kazetari, artista eta idazleen artean banatzen dira, urtero.
Zorioneko da euskaltzaina, 'Obabakoak' lanean oinarrituta dagoen antzezlana ere estreinatuko baita, bihar, Bilboko Arriagan.
Bi egunez izanen da: bihar (10:00etatik eta 12:30era), eta 24an (18:00etatik eta 20:30era), bigarren egunean biharko formatua errepikatuko dela.
Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barruan antolatu dira ekitaldi biak, euskaraz eta Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) egingo direnak.
Informazioa eta erreserbak: 944 158 155 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Mintegi honek bi helburu bete nahi ditu: batetik, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) azaldu, eta, bestetik, Bizkaiko kasurako lehen hurbilketa egin.
EHHA Euskaltzaindiaren proiektu enblematikoenetako bat da. Euskal Herriko 145 lekutan egindako 2.857 galderako inkesta bati esker, informazio-kantitate handia lortu da bai euskararen ezaugarriei buruz bai XIX. eta XX. mendeetako euskal gizartearen bizimoduei buruz. Informazio horretan oinarrituta, euskal herrietako hizkuntza-paisaiaren irudi aberatsa sortu du EHHA-ren lantaldeak.
- Joseba Sarrionandia: 'Euskal Herria izango da hurrengo Vietnam'
- Nafarroako Parlamentuak hartu du ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa
- Jasone Osoro: "EIEren eta idazleen presentzia gizarteratzen ahalegindu gara azken lau urteotan"
- Azaroan ‘Pirinioetako hizkuntzak’ erakusketa antolatuko dute Baionako Euskal Museoak eta Euskaltzaindiak
















