Iruñeko alkatearekin egon da 'Plazaberri', Udal gobernu berriak euskararen alorrean ezarritako aldaketak ezagutu eta, bide batez, etorkizuneko asmoei buruz hitz egiteko. Historialari, irakasle eta politikari nafarrak gogotsu hartu du erronka, eta aitortu du egunero saiatzen dela "iruindar guztien alkatea izaten".
Beste adierazpen batzuk:
"Iruñean, biztanleriaren %37,6k du euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrera".
"Euskarazko udal kultur eskaintza bikoiztu egin da".
"Giro mediatikoak ez du gobernuaren lana baldintzatzen, nahiz eta egia den eragina baduela eta, sarritan, egiten dugun lanean baino, aspektu periferikoetan zentratzen dela eztabaida publikoa".
"Aukerak zabaltzea ezin da inposizioa izan".
"Euskaltzaindia euskararen garapen eta babeserako dugun tresna garrantzitsuenetakoa da".
Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan egongo da, bihartik hasi eta ekainaren 11 bitarte. Azoka honetan, liburu guztiek izango dute deskontua: %10ekoa, hain zuzen.
Hona hemen Akademiak salgai jarriko dituen lanetako batzuk: 'Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bigarren argitaraldia'; 'Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa'; 'Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1982)'; 'Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II'; 'Euskal literaturaren Antologia 1. Erdi Arotik Errenazimentura'; edo Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri'-ren edizio berrikusia.
Munduko dinastien izenak araua (182.a) argitaratu da, Euskaltzaindiak 2017ko urtarrilaren 27an onartua. Arauak bi atal ditu:
Lehenengo atalean, munduko dinastien izenak euskaraz izendatzeko irizpideak zehazten dira. Horretarako, kontuan hartzen da zer dagoen dinastiaren jatorrian: pertsona-izen bat, leku-izen bat edo izen arrunt bat. Horren arabera erabakitzen da, tradizioak edo azken urteetako erabilerak finkatutako izenik izan ezean, izen eratorria erabiltzea (adibidez, Akemenes pertsona-izenetik akemenestarrak izeneko dinastia sortu zen) edo mailegatzea, jatorri-izenetik abiatuta sortzen den dinastia-izena gure kultura-ingurunean erabiltzen den izenaren formatik urrun gelditzen bada (adibidez, Nasr pertsona-izenetik narstarrak izeneko dinastia-izena atera beharrean, nazariak izena mailegatzea hobesten da).
Bigaren atalean, dinastia-zerrendak ematen dira, bost multzotan banatuta: Antzinateko dinastiak (seleukotarrak, sasandarrak...), Erromatar Inperioko dinastiak (antoninotarrak, flaviotarrak...), Bizantziar Inperioko dinastiak (komnenotarrak, paleologotarrak...), Europako dinastia nagusiak (estuardotarrak, borboiak, kapetarrak...) eta islamaren eremuko dinastia nagusiak (abentzerrajeak, alauiak, banukasitarrak...). Guztira, 107 dinastia-izen ematen dira.
Exonomastika batzordea
Beste behin, Ibilaldiarekin bat egin du Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Adolfo Arejita euskaltzain eta Iker sailburua egon zen, atzo, Mungian. Hona hemen berak jendaurrean irakurritako testua, osorik:
“Egunero alkarregaz, Mungiako Larramendi Ikastolak eratutako Ibilaldi honen leloa. ‘Erdu geugaz’ deiadarpean eratu zen arteragokoa berton, Ikastolan, 1998. urtean. Ia hogei urte igaro dira ordurik hona. Mungiarrentzat berbertokoak diren hitzak: erdu eta alkarregaz.
Iruñean udal gobernu berria dagoenetik, bigarrenez hurbildu dira euskaltzainak Nafarroako hiriburura.
Honela, Osoko bilkura egin du Euskaltzaindiak udaletxean, eta Joseba Asironek bere bulegoan hartu ditu akademikoak, batzuek eta bestetzuek Nafarroako historiaz jardun dutela, tarte batez.
Gaurko bilkuran honako gaiak aztertu dira, besteak beste: XX. Barne Jardunaldiak; Euskaltzaindiaren organigrama; Europako errege-erreginen izenak; eta Errenazimentuko pertsona-izenak.
- Helsinkiko Unibertsitateko Contextualizing Historical Lexicology kongresuan izan da Euskaltzaindia
- Herri-erakundeek hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerak aztertuko dira ekainaren 14an, Bilbon
- Euskara gaitasuna lantzeko tailerra emango du Miriam Urkiak UEUn
- Koldo Larrañaga historialariak bere artxibo pertsonala eman dio Euskaltzaindiari
















