2017an aurkeztuko den Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoaren nondik norakoak aurreratu ditu Julen Manterolak, Erroman
Urte hasieran aurkeztu zen Gasteizko Toponimia V/ Toponimia de Vitoria V(Arratzua I) argitalpena Euskaltzaindiak bere web gunean jarri du ikusgai. Horrela, erabiltzaileak Gasteizko toponimiaren azterketari dagozkion argitaraturiko bost zenbakiak ikusgai izango ditu PDF bakar baten.
Euskaltzaindiak udagoienean aurkeztuko du oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa, urte beteko ahalegina. Guztira, 1.400 berbatik gora jasoko ditu eta tresna ezinbestekoa izango da legegile zein kazetarientzat. Gotzon Loberak koordinatu du proiektuaz arduratu den lantaldea.
Nola gauzatu da oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa?
Euskaltzaindiaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko hitzarmen bati esker, eta, honela, euskarak eta euskaldunok aspalditik daukagun beharrizan bat beteko da laster batean: guztiontzako oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentario bat eskura izatea.
Hiztegi juridiko-parlamentarioa aurtengo udazkenean aurkeztuko da
1.400 hitzetik gora izango ditu eta argitalpena baliabide informatikoen bidez egingo da
Hiztegiaren ahaleginak Hego Euskal Herriko bost administrazioak batu ditu: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Parlamentua, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko batzar nagusia
Arabako Foru Aldundiak hartu du, gaur, Euskaltzaindiaren Osoko bilkura. Joseba Perez de Heredia Euskara saileko zuzendariak harrera egin die euskaltzainei, Gasteizen, eta 'Lazarraga eskuizkribua'ren faksimilea oparitu dio Akademiari.