Gaurko Osoko bilkurak Andres Urrutia berretsi du euskaltzainburu karguan, beste lau urtetarako. Bere ondoan izango dira orain arte Euskaltzaindiko Zuzendaritzako kideak izan direnak, hala nola, Xarles Videgain (buruordea), Xabier Kintana (idazkaria), Sagrario Aleman (diruzaina), Adolfo Arejita (Iker sailburua) eta Jean-Baptiste Coyos (Jagon sailburua)
Orain arte indarrean egon den PLan Estrategikoa ebaluatzea eta Plan Estrategiko berria diseinatzea izango da lehen egitekoa. Horrez gain, azken urteotako ildoari eutsiz, Akademiak egiten dituen lan eta ikerkuntza-proiektuak gizarteratzea, elkarte-erakundeen arteko harremanak indartzea eta erabiltzaileen beharrei eraginkortasunez erantzutea izango dira 2017-2020 aldirako lehentasunak
Zuzendaritzaren agintaldi berriak Akademiaren mendeurrenarekin bat egingo du. Mendeurrenaren inguruabarrean, Euskaltzaindiak euskararen batasuna indartzeko, hiztun-elkartea berrosatzeko eta euskara indarberritzeko erronkak aztertuko ditu
"Akademia modernoa eta hurbila behar du euskarak, eta horiek dira gure etorkizuneko asmoak: erabiltzailearengandik gertu egon, Akademiaren etxeko ateak gizarte guztiari zabaldu eta gure zerbitzu bokazioa areagotu, zorrotz jokatuz", esan du euskaltzainburuak
(Goiko argazkian, gaurko Osoko bilkura; azpian, Andres Urrutia, Arango Okzitanierako Akademiako kideei harrera egiten, Osoko bilkuran parte hartu baino lehen)
Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko deialdia da
Lanak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 23an amaituko da, eta erabakiak 2017ko martxoaren 15a baino lehen iragarriko ditu Akademiak
(Iazko lanik onenak liburu honetan argitaratu ditu Euskaltzaindiak)
Nabarralde Fundazioak eta Iturralde Ikerketa eta Ekimen Elkarteak Koldo Artola Kortajarena hizkuntzalari, etnografo eta ohorezko euskaltzaina omendu dute, gaur, Iruñeko Kondestablearen Jauregian
Patxi Salaberri: "Esker mila zure bizitzan euskararen alde egin duzun lan apartagatik"
Karmele Perez Urrazak 'Apuntes para Clase de Vascuence' liburuan aurkitutako argazkia Akademian eskegita dagoena baino fidagarriagoa omen; honela, 'Manual del Vascófilo' liburuaren azalean sartu du Mendebalde Kultur Elkarteak
Halaber, Euskaltzaindiari eman zaio, pieza berria Azkue liburutegian gorde dezan
Nabarralde Fundazioak eta Iturralde Ikerketa eta Ekimen Elkartearen eskutik egingo zaio gorazarrea donostiarrari, Kondestablearen Jauregian, 12:00etan
(Koldo Artolak lan eskerga egin du euskararen berreskurapenean)
- Joxe Mari Iriondo: "Larre eta Hernandorena bertsozale amorratuak eta ekintzaile apartak izan ziren"
- Euskaltzaindiak Iruñeko kaleen izendegiaren euskarazko bertsioa aztertuko du
- Gidor Bilbaok euskarak Islandian utzitako aztarnei buruz hitz egingo du, bihar, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan
- Letra larrien erabilerari buruzko ohar osagarri bat erantsi da 178. arauan