Euskaltzaindiak udagoienean aurkeztuko du oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa, urte beteko ahalegina. Guztira, 1.400 berbatik gora jasoko ditu eta tresna ezinbestekoa izango da legegile zein kazetarientzat. Gotzon Loberak koordinatu du proiektuaz arduratu den lantaldea.
Nola gauzatu da oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa?
Euskaltzaindiaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko hitzarmen bati esker, eta, honela, euskarak eta euskaldunok aspalditik daukagun beharrizan bat beteko da laster batean: guztiontzako oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentario bat eskura izatea.
Hiztegi juridiko-parlamentarioa aurtengo udazkenean aurkeztuko da
1.400 hitzetik gora izango ditu eta argitalpena baliabide informatikoen bidez egingo da
Hiztegiaren ahaleginak Hego Euskal Herriko bost administrazioak batu ditu: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Parlamentua, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko batzar nagusia
Arabako Foru Aldundiak hartu du, gaur, Euskaltzaindiaren Osoko bilkura. Joseba Perez de Heredia Euskara saileko zuzendariak harrera egin die euskaltzainei, Gasteizen, eta 'Lazarraga eskuizkribua'ren faksimilea oparitu dio Akademiari.
10:00etan hasiko da bilera, eta aurretik Joseba Perez de Heredia Aldundiko Euskara saileko zuzendariak harrera egingo die euskaltzainei
Ostiraleko bilkuran hiztegi juridiko-parlamentarioaren azken aurrerapenak aztertuko dira eta, era berean, Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa aurkeztuko da
Hiztegi juridiko-parlamentarioa osatzeko proiektuak adostasun historikoa ekarri du, Hegoaldeko administrazio guztiak batu baitira proiektuaren mesedetan
"Nere aipamenak izango dira beste larogei urtian", zioen Jose Manuel Lujanbio Txirritak, eta bete-betean asmatu zuen bertsolariak, abendu aldera estreinatuko baita 'Gabon, Txirrita' Xabier Leteren antzerki lanean oinarritutako obra berria. Bernardo Atxagak idatzi du, eta, honekin, euskaltzain eta idazleak bere aspaldiko jardunari heldu dio, hots, antzerkigintzari.