Urriaren 22 eta 23rako ekitaldiz jositako asteburua iragarri dute Deiadarra taldekoek, Urepelen
Juan Zelaia Letamendi enpresaburu eta euskaltzalearen heriotzean, Andres Urrutia euskaltzainburuak gogoratu du oñatiarraren kemena eta betidanik erakutsi duen euskal kulturarekiko konpromisoa. "Euskara eta euskal kulturaren sustatzaile aparta izan da Juan Zelaia”, adierazi du Urrutiak, eta, bide batez, gogoratu ditu haren bizitzako ardatzak: hain zuzen, “euskara, euskal kultura eta herrigintza”. Jakina denez, Euskalgintzako edozenbat enpresa eta ekimeni eskainitako laguntzaz gain, Juan Zelaiak sariak eta bekak sustatu izan ditu, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren bitartez, gehienbat. Ezin ahaztu, gainera, Juan Zelaia Fundazioak eta Euskaltzaindiak harreman estua eta emankorra izan dutela aspalditik. Bihar, 12:30ak aldera, Andres Urrutia bera eta Adolfo Arejita euskaltzaina hurbilduko dira Oñatiko Moyua Tanatorioan jarriko duten hil-kaperara.
Akordioari esker, Akademiak hizkuntzaren kalitateari lotutako edozenbat lan eta argitalpen jorratuko ditu aurten
Trukean, EEPk 140.000 euro emango dizkio Akademiari
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiak goi-mailako erakunde baten aitortza du Iparraldean, eta ondo gogoan ditu euskal herrietako errealitate desberdinak. Baina, horien guztien gainetik, euskarak batzen gaitu”
Iparraldean 2017an eratuko den HELEPen aldeko ekitaldi herritarrean egon da Euskaltzaindia. Hain zuzen, Baionako festetan eginiko elkarretaratzean parte hartu zuten Aurelia Arkotxak, Xarles Bidegainek eta Jean-Baptiste 'Battittu' Coyosek, Txema Egiguren kazetariarekin batera.
Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa da HELEP.
2017an aurkeztuko den Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoaren nondik norakoak aurreratu ditu Julen Manterolak, Erroman
- Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia jarri du sarean
- “Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioaren argitalpena baliabide informatikoen bidez egingo da”
- Euskaltzaindiak Hego Euskal Herriko administrazio guztien adostasuna lortu du oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioaren proiektua gauzatzeko
- Arabako Aldundiak 'Lazarraga eskuizkribua'-ren faksimilea oparitu dio Euskaltzaindiari