Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman dio hasiera, gaur, 'Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz' izeneko mintegiari. Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute jardunaldia, Bilbon.
Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politikako arduradun nagusiak batu dira, lehenengo aldiz, etorkizunean gara litezkeen lan-ildoei buruzko iritziak trukatzeko.
Entzuleen artean, gizarte eragile ugari. Tartean, Aitor Aldasoro (EUDEL); Lorea Arakistain (PUNTUeus); Iñaki Alegria (UEU); Arantza Atutxa (Gerediaga); Jokin Azkur (HABE); Alberto Barandiaran (Hekimen); Imanol Urbieta (UZEI); Ana Eizagirre (BIGE); Jasone Osoro (EIE); Maddi Etxebarria eta Leire Cancio (Elhuyar); Xabier Euzkitze (Donostiako Udala); Nere Jone Intxaustegi (Deustuko Unibertsitatea); Garbiñe Iztueta (Etxepare); Imanol Larrea (Soziolinguistika Klusterra); edo Mertxe Mujika (AEK).
Hizkuntza politikaren eremuan Ipar eta Hego Euskal Herriko arduradun nagusiak bilduko dira, bihar, lehenengoz, Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten jardunaldian.
Egitasmoa SAF-k Bilbon duen egoitzan egingo da (Mandobide, 6), goizeko 9:30etatik aurrera eta helburu bikoitz batekin: batetik, arlo honetan herri erakundeek dituzten asmoak eta ildoak ezagutu; bestetik, erakunde desberdinek dituzten lankidetza aukerak aztertu.
Bertan izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Miren Dobaran sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea zuzendari nagusia edo Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
Euskaltzaindiak Toponimia mintegia antolatu zuen, atzo, Baionan. Beste gai askoren artean, honako hauek jorratu ziren, goiz osoan zehar: Hazparne Lurraldeko proiektuaren aurkezpena eta Donoztiriko adibidea; Euskal Elkargoaren beharrak toponimia arloan; IGN erakundeak eremaiten dituen lanak; Euskaltzaindiaren lana toponimia arloan.
(Yves Ugalde Baionako auzapezordea, Xarles Bidegain euskaltzainarekin)
Sabino Arana Fundazioak publikatzen duen aldizkariak zenbaki oso bat eskaini dio euskarazko lehen egunkariari.
Gai bakarreko zenbaki honetan EGUNAri buruzko 'Euskal prentsaren hastapena, oraina eta geroa' jardunaldiko hitzaldi eta hausnarketak jaso dira. Jardunaldi hori Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen, otsailean.
'Hermes'en 56. zenbakian ondorengo egile eta lanak aurkituko ditugu: Luis Alberto Aranbarri 'Amatiño' ('EGUNA astekariaren eredua'); Joan Mari Torrealdai ('1937ko EGUNAren urteurrena. Egunkariaren aldarria. Euskal kazetaritzan -1976-1986-'). Zertzeladak'; Joseba Agirreazkuenaga ('Egunaren sorrera -1937-, euskaldunon kontakizunean: Ezina egina'); Xabier Altzibar ('EGUNA egunkaria (1937): Zer dakigu idazleez?').
Otsaileko jardunaldian egin zen mahai-inguruan jaso zena ere bildu du Urtzi Urrutikoetxea kazetariak 'Hermes'en, eta, era berean Martxelo Otamendi 'Berria'ko zuzendariak Juan Mª Aburto Bilboko alkateari egindako elkarrizketa ere badakar zenbaki honek. Aburtok berak gogoratu duen legez, "euskara hutsean Bilboko alkate bati egin dioten lehena".
Andres Urrutia euskaltzainburua: "Pozgarria da 'Hermes'ek zenbaki oso bat eskaini izana EGUNAri. 80 urte eta gero, euskara eta euskal kultura bizirik dauden seinale".
56. zenbaki honetan agertzen diren irudi eta ilustrazioak Elisabeth Pérez Fernández, Ruth Juan, Juan Malc eta Aitor Arakistainenak dira.
Guztira, 2.000 ale inguru argitaratuko dira, eta, ohiko banaketaz gain, Bilboko Udalaren Liburutegien sarean ere egongo da eskuragarri.
EGUNA 1937ko urtarrilaren 1ean sortu zen, Gerra Zibila bete-betean zegoela, eta Bilboko Posta kalean izan zuen egoitza. Sei hilabetez iraun zuen, Bilbo Francoren tropek okupatu zuten arte. Guztira, 139 zenbaki argitaratu ziren.
Euskaltzaindiak Toponimia mintegia antolatu du, biharko, Baionako Herriko Etxean.
Goizeko 09:00etan hasiko da jardunaldia, eta 13:00etara arte luzatuko da.
Hona hemen mintegian parte hartuko dutenen izenak eta gai-zerrenda: Hazparne Lurraldeko proiektuaren aurkezpena eta Donoztiriko adibidea (Lucien Betbeder, Jean-Michel Duhalde, Jean-Marie Haristoy -Hazparne Lurraldeko proiektuaren arduradunak-, eta Isabelle Duguine -Euskaltzaindia-; Euskal Elkargoaren beharrak toponimia arloan (Beñat Arrabit, Euskal Elkargoaren buruordea); IGN erakundeak eremaiten dituen lanak (Philippe Abadie, IGN erakundeko arduraduna; Euskaltzaindiaren lana toponimia arloan (Patxi Salaberri, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeburua).
- Itzulpen Onenaren Sari Nazionalaren oinarri-arauak aldatu ditu Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak
- Klasikoen Irakurketa Jarraituan egon da Euskaltzaindia
- Karmele Goñi hil da, etnografiari emakume ukitua eman zion anderea
- Euskaltzaindian aurkeztuko da 'Hermes' aldizkariaren zenbaki berria