Ostiralean, Joan Perez Betolazaren doktrinaren faksimile-edizioa oparitu zion Eusko Legebiltzarrak Euskaltzaindiari. 1596an argitaratu zen, Bilbon, eta euskaraz daukagun doktrina zaharrena da.
Egun berean, hitzarmen akordio berria sinatu zuten bi erakundeek, 2011n abiatutako bideari jarraipena emanez.
Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena berritu dute, gaur, Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.
Lankidetza hau euskararen lurralde guztietako erakundeekin eta eragileekin partekatu nahi dute, betiere bakoitzak dituen prozedura-arauak errespetatuz.
Hitzarmen honen indarraldian, euskaraz sorturiko testu juridikoen erakusketa ibiltaria antolatzeko borondatea dute bi erakundeek.
Izaera lexikografikoa duen hiztegi juridikoa ere ondu nahi da.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Urte batzuen ondoren, berriro ere datoz Eusko Legebiltzarra eta Euskaltzaindia euren arteko harremanak berrestera eta aurreratzera. Harreman horietan, alabaina, helburu zehatzak garatu nahi ditugu bi erakundeok, gerora gizarteari berari eskaintzeko modukoak direnak”.
Bakartxo Tejeria (Eusko Legebiltzarreko lehendakaria): “Lan guzti hauek helburu bakarra dute: euskaldunei, euskal herritarrei eta herri honen erakundeei zerbitzu ematea”.
2017ko urriaren 21 eta 22rako zegoen eguna jarrita eta, eguraldia eguraldi, larunbat eta igandez egin da aurten Xalbadorren Eguna, Jon Azpillaga bertsolari handia goratuz eta omenduz aldi berean. Eta urteroko lagunak bildu gara Urepeleko egun umeletan...
Musikariak eskuzabalki Euskaltzaindiari oparitu dion alea (hain zuzen, 1891ekoa) Bermeoko frantziskotarren komentuan egondakoa da.
Euskal Herrian dozena erditik gora ale daude gaur egun: Arantzazuko santutegian, Lazkaoko monasterioan, Loiolako santutegian, Gasteizko seminarioan, Nafarroako Liburutegian, Nafarroako Unibertsitatean edo Antso Jakituna Fundazioan.
Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan ere egongo da, ikertzaile guztien eskura.
Urtero legez eta 2004tik, Xalbadorren Eguna ospatzen da Urepelen (Nafarroa Beherea). Bertsolari, ohorezko euskaltzain eta artzainaren jarduna eta bizitza gogoratzeko antolatzen du Deiadarra taldeak egitasmoa. Honela azaltzen dute beraiek: "Gure nortasuna eta Xalbadorrek utzi zaukun mezua bizirik atxikitzea nahi dugu Euskal Herri osoan". Izan ere, elkartea bera Xalbadorren 'Ama Euskal Herria' bertsoen eraginez sortu zen.
Xalbador gogoratzean gain, berarekin harremana edo zerikusia izan zuten bertsolariak ere omentzen dituzte Urepeleko jaialdi ederrean. Aurtengo aldian, Jon Azpillaga aukeratu dute, "bertsolaritzaren eta euskal kulturaren alde" eginiko lanagatik.