Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea! Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego".
Patxi Uribarren Leturiaga (euskaltzain osoa): "Ustekabean hartu gaitu KARMEL aldizkarian dihardugunok Jose Antonio Artzeren heriotzak. Aurrerantzean ez dugu gure artean izango urteroko idazleen bileran. Ezingo dugu gozatu bere irribarre samurra. Euskara bihotzez maitatuz musika, olerki eta beste zenbait alorretan poza eta itxaropena sortu eta zabaldu zuen hau bezalako pertsonak arnas berriaren iturburu ditugu gure gizartearen bihotzean. Egiaren, transzendentziaren, Jainkoaren bila jardun izan duen pertsona samur eta maitagarria izan da. Hala gogoratuko dut nire oroitzapenean. Gogoan izango dugu, jakina, Karmel gure aldizkarian ere. Nire doluminik beroenak bere etxekoei nahiz inguruko lagun min guztiei".
Guztira, 866.202 bisita jaso ditu gure atari digitalak 12 hilabetetan.
2017an gorakada nabarmena bizi izan du webguneak, neurri handi batean, Euskaltzaindiaren Hiztegiari esker.
Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, baina badira erabiltzaileen arreta merezi izan duten bestelako zerbitzuak, tartean, Euskal Onomastikaren Datutegia, Orotariko Euskal Hiztegia, Arauak atala, JAGONET kontsulta zerbitzua edo Plazaberri bloga.
Horiekin batera, dinastia-kontuetan ere egin dira aldaketa-proposamenak.
Orain, hilabeteko epea dute euskaltzain osoek proposamen horiei oharrak egiteko; kontrakorik ez bada, ontzat eman eta hiztegian aldatuko dira.
Euskal Nobela Beltzaren astea urtarrilaren 15etik 21era izanen da, Baztanen. Besteak beste, Txomin Peillenek, Iratxe Fresnedak, Arantxa Iturbek eta Irati Jimenezek parte hartuko dute bertan.
Urtarrilaren 17an izanen da Peillenen txanda, eta Joxe Anjel Irigarai ohorezko euskaltzainak elkarrizketatuko du, Amaiurko elkartean, 19:00etatik aurrera.
(Txomin Peillen euskaltzain osoa)
Euskaltzaindiarentzat urte emankorra izan da 2017a: Azkue Literatura Sariak, EIEren 35. urteurrena; Bertsolari Txapelketa Nagusia; 52. Durangoko Azoka; 34. Sarako Biltzarra; Orotariko Euskal Hiztegia; Herri Hizkeren Atlasa -VIII. liburukia-; Xalbadorren Eguna; gure egoitzan eginiko kontzertu akustikoen zikloa; argitaratutako liburu eta ikerketa-lanak; lortutako akordio eta lan-hitzarmenak; 20. KORRIKA; 'Euskara Ibiltaria'k eta 'Pirinioetako Hizkuntzak' erakusketek izandako arrakasta; Piarres Charritton ohorezko euskaltzain handiari eginiko agur sentikorra; Hiztegi Juridikoaren aurkezpenak; EGUNAri eginiko gorazarre zabala; ERLEAren hamaikagarrena; Arestiri eginiko omenaldi mamitsua; jasotako eta emandako sariak; sare sozialetan izan dugun harrera abegikor eta bizia; egoitza desberdinetan jasotako bisitak; antolatutako mintegi eta jardunaldiak...
Eskerrik asko 2017an gurekin bat egin duzuen guztioi.
2018-19an ehun urte beteko ditugu, eta berretsi egiten dugu duela ehun urte euskal gizartearekin partekatu genuen konpromisoa: euskararen alde egitea, gure hizkuntza zaindu eta aitzinatzea, merezi duen prestigioa emanez.
Hona hemen 2017ak eman duenaren lagin bat, bideo labur batean bildu duguna.