- 2024ko ekainaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Jon Casenave. Gaur, jaiotzaz lehunztarra den hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurri du Heletako Agerraldi aretoan. Ekitaldi berean, Itxaro Borda euskaltzainburuordeak eman dio erantzuna Casenaveri.
- Hitzaldian, herritik eta familiatik jasotako euskara gogoratuko du Casenavek, eta, batez ere, euskal idazle klasikoen emari oparoa. «Euskara, euskal kultura eta euskal literatura zaindu ditzagun, biziaraz ditzagun eta, eskura ukan dugun ondokotasuna, luza eta pasa gure ondotik heldu direnei, soka luze bat bezala», esan du hizkuntzalariak.
Irakurri gehiago: «Klasikoak belaunaldien arteko lokarriak dira» Iruzkin berria idatzi
- Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025 argitalpena plazaratu du EHUk. Liburu kolektiboa da eta Bilboko idazlearen lanaren gaurkotasuna aldarrikatzen du.
- EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Arestiren ekarria ezagutarazi eta balioesteko antolatu duten egitarau zabalaren barruan sartzen da argitalpen berria.
- Liburuak Arestiren idazmakinaz, bere errealismo sozialaz eta iruditeria poetikoaz hitz egiten du, hala nola harria, mailua, etxea, H letra edo Bilbo bezalako sinboloen bidez.
- 2024ko ekainaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Jon Casenave. Larunbatean, hilak 28 dituela, jaiotzaz lehunztarra den hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurriko du Heletako Agerraldi aretoan. Ekitaldi berean, Itxaro Borda euskaltzainburuordeak emango dio erantzuna Casenaveri.
- Hitzaldian, herritik eta familiatik jasotako euskara gogoratuko du Casenavek, eta, batez ere, euskal idazle klasikoen emari oparoa.
- Pasa den astelehenean, ekainak 23, Euskaltzaindiaren egoitzan bildu zen estreinakoz Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordea. Legealdi berriko lehen osoko bilkura egin zuten.
- Imanol Pradales Lehendakaria izan zen batzarburu, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera. Bilkura amaitu ostean, Akademiaren Ohorezko Liburuan sinatu zuen Lehendakariak.
- Albistea osorik hemen.
- Andres Urrutia euskaltzainburuak harrera egin die Imanol Pradales Lehendakariari, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehen lehendakariordeari eta batzordekideei.
- Euskararen Aholku Batzordea estreinakoz bildu da Akademiaren egoitzan. Bertan, Lehendakariak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskararen Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte.
- Bilkura amaitu ostean, Akademiaren Ohorezko Liburuan sinatu du Lehendakariak.