
- Zenbaitetan honelakoak irakur daitezke sare sozialetan eta komunikabideetan: «Azpiegitura kritikoen kontrako ziberrerasoak kezka-iturri dira», «Ziberreraso-oldeaz hitz egingo dugu gaurko saioan», «Milaka bezeroren datuak agerian utzi ditu ziberreraso batek».
- Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoan honela dago definitua zibereraso: ‘gailu edo sistema informatiko baten aurkako erasoa, hura kontrolatzeko edo hondatzeko, datuak lapurtzeko edo bestelako asmo gaiztoz egiten dena’.Irakurri gehiago: «Zibereraso», errea bikoiztu gabe Iruzkin berria idatzi
- Portugaleteko Udalak eta Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa interaktiboa aurkeztu dute gaur. Maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera (09:00-21:00), eta sarrera doakoa da. Laboral Kutxaren babesa du erakusketak.
- Euskara Ibiltaria erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) da, eta azken urteotan egindako argitalpenak erakusten duten lez, herritik jasotako euskararen aniztasuna eta aberastasuna berriz herrira ekarri eta erakustea du helburu.
- Doako bisita gidatuak maiatzaren 10ean (12:00etan) eta 17an (12:00etan) izango dira (izen-ematea hemen: 94 4729261 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ).
- Saran aurkeztu zen Txomin Peillen Karrikaburu. Saiakera hautatuak liburua, Pazko Astelehenean, eta atzo hitzaldi mamitsua eman zuen argitalpenaren paratzaileak Baionako Euskal Museoan. Honela, Joseba Sarrionandiak Txomin Peillenen izaera eta bere lanen ezaugarriak aletu zituen jendaurrean.
- Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztu ditu 42. Sarako Idazleen Biltzarrean: Txomin Peillen euskaltzain emerituaren saiakera hautatuak (Joseba Sarrionandiak paratua); Junes Casenave-Harigileren Zortzi pastoral berri lanaren bigarren zatia (Jean-Baptiste Coyosen eskutik); eta Martin Ducq misionestaren Erroma eta Jerusalem bidaia-kontakizunaren edizio kritikoa, Jabier Kaltzakortak egina.
- Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztu ditu gaur 42. Sarako Idazleen Biltzarrean: Txomin Peillen euskaltzain emerituaren saiakera hautatuak (Joseba Sarrionandiak paratua); Junes Casenave-Harigileren Zortzi pastoral berri lanaren bigarren zatia (Jean-Baptiste Coyosen eskutik); eta Martin Ducq misionestaren Erroma eta Jerusalem bidaia-kontakizunaren edizio kritikoa, Jabier Kaltzakortak egina.
- Egileekin batera, prentsaurrekoan izan dira Itxaro Borda euskaltzainburuordea eta Naroa Gorostiaga Euskararen Erakunde Publikoaren ordezkaria.
- Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu 42. Sarako Idazleen Biltzarrean
- Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzarako eta argitalpenak hedatzeko duten hitzarmena berritu dute
- Euskaltzaindiak bost ikastaro antolatu ditu maiatzerako
- ‘Hizkuntza-zuzenbidea’ testu-bildumaren VI. argitaraldia 67 testurekin emendatu da