
- Hirurogeita hamar testu kargatu dira oraingoan Noeren ontzian. Migrazio-mugimenduei buruzkoek osatzen dute blokerik handiena: Amerikara edo Australiara emigratutako euskaldunenak edo haiei buruzkoak; XX. mendearen lehen erditik hona Euskal Herrira immigratu dutenenak edo haiei buruzkoak.
- Bestelako gaien artean, denetarik: intsektuak jaten hasi behar ote dugu? Noizko gizonezkoentzako antisorgailuak? Zein da munduko zuhaitz bakartuena eta zorigaiztokoena? Zer irakasten digu Atapuercan aurkitutako Benjaminaren garezurrak?
Irakurri gehiago: Migrazio-mugimenduei buruzko testuak, elkarrizketak eta tira komikoak Noeren ontzian Iruzkin berria idatzi
- Elantxobeko euskaltzalearen artxiboak webgunean sartu ditu Euskararen Akademiak: besteak beste, Jon Miranderen lanak eta berarekiko gutuneria. Hemen kontsulta daiteke.
- Andima Ibinagabeitia (Elantxobe, 1906 – Caracas, Venezuela, 1967) idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratu egin behar izan zuen eta atzerrian idatzi zituen bere lan ia guztiak.
- Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zen Txomin Peillen Karrikaburu. Saiakera hautatuak liburua, eta apirilaren 24an hitzaldi mamitsua eman zuen Joseba Sarrionandia idazle eta euskaltzain urgazleak Baionako Euskal Museoan: Txomin Peillenen izaera eta liburuaren ezaugarriak azaldu zituen jendaurrean.
- Honela, Peillenen lanak sei ataletan bereizi ditu Sarrionandiak: idazlan autobiografikoak, idazlan antropologikoak, gure hizkuntza, Zuberoako kantari eta idazki zaharrak, literatura garaikidea eta politika itzulinguruak. Halaber, hitzaurrean, Txomin Peillenen bizitza eta lanen zertzelada batzuk eskaintzen dizkigu.

- «Futbolean jokatu» eta parekoak erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak.

- Ekainaren 7an izanen da azokaren seigarren aldia, Euskaraz bagara lelopean. 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira bertan (tartean Euskaltzaindia), iaz baino lau gehiago, antolatzaileek argitu duten bezala.
- Aurelia Arkotxa idazle eta euskaltzain osoaren omenaldia 10:00etan izango da. Ondoren, bertso eta marrazki saioak, rol jokoak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak eta kontzertuak izango dira karpa erraldoiaren azpian.
- Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaio zen Aurelia Arkotxa, 1953ko urriaren 3an. Poeta, ikerlari eta Euskal Filologian doktorea. Euskal letren irakaslea Bordele Montaigne Unibertsitatean. Euskaltzain urgazle izendatua 2003ko urtarrilaren 31n eta oso 2007ko martxoaren 30ean. Bazterrez izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Hendaian, 2008ko uztailaren 19an.
- «Azpitxapeldun» erabili ordez, hobe «txapeldunorde» erabiltzea
- Miriam Urkia: «Euskararen Erreferentzia Corpusak euskararen azken 25 urteetako argazkia izan nahi du»
- Pirinioetako Hizkuntzak erakusketa Uharteko Kultur Etxean, ekainaren 4ra arte
- Donostiako euskararen historia sozialari buruzko hitzaldia maiatzaren 21ean