
- Denera, lau eskaera aurkeztu dira deialdi honetan, gradu-amaierako bi lanen egitasmoekin eta master-amaierako beste bi lanen proposamenekin batera.
- Ikertzaile bakoitzak 1.500 euro gordin jasoko ditu, eta irailaren 30era bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko.
- Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lan monografikoak saritzeko deialdiaren emaitzak ekainean jakinaraziko dira.
Irakurri gehiago: Ines Marguerite Azkarate, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleen gradu- eta master-amaierako lanak... Iruzkin berria idatzi

- Igandean, buruz buruko esku-pilotako finala jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian, eta, datorren astean, berriz, euskal selekzioa lehen aldiz arituko da Euskal Pilotako Nazioen Ligan.
- Horren harira, Pilota Euskaltzaindiaren Hiztegian lexikoa prestatu dugu: 116 hitz bildu ditugu bertan.

- Jabier Kaltzakorta (Markina-Xemein, 1961) ikerlari eta euskaltzain osoari emango diote aurtengo Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma. Ekitaldia astelehenean izango da, 11:30ean, Azokako Kutxabank Topagunean (Bilboko Areatzan).
- Ahozko literaturan aditua da Kaltzakorta, eta alor horretan ikertzaile nekaezina. Besteak beste, ikerlan bitxi hauek argitaratu ditu Euskaltzaindiarekin: Martin Ducq: Erroma eta Jerusalem eta Zerbitzariren idazlan hautatuak.
- Gainera, Miren Agur Meabe euskaltzain osoa eta Katixa Agirre euskaltzain urgazlea sarituko ditu Bilboko Azokak; hain zuzen, Meabek Zilarrezko Luma jaso du gaur, eta Agirrek Kutxabank Atea saria jasoko du bihar.

- Ekainaren 7an, Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak Junes Casenave-Harigile, zortzi pastoral berri argitalpenaren bigarren liburukia aurkeztuko du Mauleko mediatekan, 10:30ean. Iazko edizioan, izenburu bereko lehen tomoa plazaratu zuen, Casenaveren lan oparoaren lekukotasun gisa. Bigarren tomo honetan, Junes Casenave apaiz eta idazle zuberotarrak idatzi baina publikoki inoiz eskaini gabeko beste zortzi pastoral bildu ditu Battittuk. «Junes Casenave idazle nekaezina zen eta zinezko altxorrak utzi dizkigu, inoiz argitaratu gabeak», azaldu du Coyosek.
- Ekainaren 20an, Andres Iñigo euskaltzain emerituak Etxe-izenak hitzaldia emango du Imozko udaletxean, 19:00etan. Hitzaldian, etxe-izenen ezaugarri nagusiak argituko ditu euskaltzain nafarrak, eta, ondoren, Imozko adibideak aztertuko ditu.

- Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu Buletinak, eta modu elektronikoan argitaratzen da. Honako hauek dira argitaratzen diren Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren atalak: ekitaldi nagusiak (sarrera-hitzaldiak, biltzarrak, jardunaldiak, hilberri-txostenak,...), batzar-agiriak, arauak, adierazpenak, irizpenak eta txostenak, eta urteko osoko kronika akademiko laburra.