Euskal Idazleen Elkarteak hitzaldi bat antolatu du Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, gaur, 19:00etan, bere 35. urtemuga ospatzeko.
Akademia izan zen EIEren bultzatzaile nagusia (Juan San Martin Jagon sailburua, hain zuzen), eta ekitaldia baino lehen sarrera-hitzak Andres Urrutia euskaltzainburuak eta EIEko lehendakari Jasone Osorok emanen dituzte.
1982ko akta batek jasotzen duen legez, honela utzi zuen idatzita Juan San Martin euskaltzainak, EIE sorrera-araudiaren sarreran: "Beste gabe, euskal idazleok ere, gogoan har: txikiak handia bentzi ledi, asmoz eta jakitez. Beraz, aurrera begira, Ekin eta Jarrai".
Osoro eta Urrutiaren hitzen ostean, Jule Goikoetxea eta Juan Kruz Igerabide idazleek '...Eta hogei urte barru? Orduan ere umorez' berbaldia eskainiko dute.
2017rako lan ildoak zehazten dituen akordioa sinatu dute, gaur, Baionako Euskal Museoak eta Euskaltzaindiak. Jean-Claude Larronde Euskal Museoko lehendakariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute dokumentu berria.
“Garrantzitsua da urtero-urtero ematen dugun pauso hau, Euskal Museoak duen helburu nagusia gurea ere badelako, hots, euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzea”, esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak, Baionan.
Yves Ugalde Baionako auzapezordeak ere akordioaren garrantzia azpimarratu du: "Euskararen presentzia areagotuko da hirian, eta Herriko Etxearekin Akademiak aurten sinatu duen osagarri paregabea da lan-hitzarmen berri hau".
Lesakako ikastolak antolatuko du urriaren 15ean ospatuko den Nafarroa Oinez. Nafarroako ikastolen festan lortutako diruarekin gela gehiago eraiki nahi dituzte, "gaur egungo irakaskuntzak metodo berriak eskatzen dituelako, eta metodo horiek espazio berriak", Aitor Iratzoki Tantirumairuko zuzendariak Plazaberriri adierazi zion legez.
Ostiralean, Lesakako Udalak harrera abegikorra egin zien euskaltzain oso eta urgazleei, eta Akademiaren Zuzendaritzak Udaletxean bertan egin zuen hileroko batzarra.
Andres Urrutia, euskaltzainburua: "Euskaltzaindiaren ardura euskara bera ailegatzen den lekuraino heltzen da, izan Ipar edo Hego, Ekialde edo Mendebalde. Gure zerbitzu bokazioak eskatzen digu lan egitea herriarekin bat eginda, eta euskararen alde egiten duen orori laguntzea. Horregatik gaude hemen, Lesakan, Tantirumairu ikastolari babesa eskaintzen, hain zuzen, egunero euskararen alde egiten dutenekin, erakutsi nahi dugulako Euskaltzaindia herritik sortutako erakundea dela, bai, baina herriarekin bat dabilena ere bai, beti herriaren zerbitzura, apaltasunez baina arduraz".
Pamiela argitaletxeak Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta etnografoaren 'Toponimia Navarra VII. Cuenca de Pamplona-Cendea de Antsoain' liburua aurkeztu du, gaur, gure Iruñeko egoitzan.
Bertan izan dira Sagrario Aleman (liburuaren sarrera egin du), Patxi Salaberri (edizioaz arduratu da) eta Andres Iñigo euskaltzain osoak, Pamielako arduradunekin batera.
Urriaren 11n izango da jardunaldia, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Oskorri taldeak, Bernardo Atxagak, Arantxa Urretabizkaiak, Xabier Kintanak eta Jon Kortazarrek.
Jardunaldi berean Agustin Ibarrola artista omenduko da. Ibarrolak bere irudiak eskaini zizkion Gabriel Arestiri 1967an, hain zuzen, 'Euskal Harria'ren lehen ediziorako erabili zirenak.
Bilboko Udalarekin eta Gabriel Aresti Elkartearekin batera antolatu du Euskaltzaindiak 'Gabriel Arestiren Euskal Harriak 50 urte' egitasmoa.
“Arestiren lana berreskuratzen ari gara aspalditik. Horregatik, iaz 'Mailu batekin: Biola batekin' liburua publikatu genuen, idazlearen poema ezezagunekin, eta orain dela hiru urte 'Harri eta Herri'ren edizio berri bat plazaratu genuen, liburuaren 50. urtemugan”, esan du Koldo Narbaiza Bilboko Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak.
“Aresti euskarazko kulturaren zutabe da, eta Bilbon gogoratu behar dugu hori. Ozen esan behar dugu, baita, euskal kultura bizirik dagoela Bilboko kaleetan, bizirik zegoen moduan, erdi ezkutuan izan arren, orain dela 50 urte, euskara batuaren bezperan, Arestik berak 'Euskal Harria' liburua argitaratu zuenean”, gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
- Beristain "euskal idazle fina eta esatari aparta" izan dela nabarmendu du Andres Urrutiak
- Patxi Salaberri euskaltzain osoa, Uxueko Historia eta Ondarea ikastaroan
- Euskaltzaindiak sei Bertsolari Txapelketa Nagusi antolatu zituen 1960tik 1982ra bitartean
- Herri Hizkeren Atlasari buruzko mintegia antolatu du Euskaltzaindiak
















