
- Euskaltzaindiaren adierazpena: "Euskararen ezagupena duen orok jakin badaki gure hizkuntzak badituela mintza-molde edo tratamendu batzuk solaskideari erakutsi nahi zaion errespetuaren eta harremanaren hurkotasunaren araberakoak: berorika, zuka, xuka eta hika. Horietan guztietan hikako moldea da euskarak duen adizkera alokutibo nagusia, lagunarteko hizkeran bereziki erabilia (...)
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak bat egiten du hika moldea bultzatzen dabiltzan ekimen guztiekin Iruzkin berria idatzi
- Euskararen Akademiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta orain seigarren deialdia plazaratu du. 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren ekoizpena).
- Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:
- Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute.
- Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
- Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira.
- Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak.
- Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea 2025eko urriaren 11n amaituko da.

- Elurteen inguruko lexikoa freskatzeko, esamolde erabilgarri batzuk hautatu ditugu hiztegitik.

- Juan Mari Lekuona euskaltzainaren ilobak dohaintzan eman dio Euskaltzaindiari 1988an Bitoriano Gandiagak oiartzuarrari idatzitako poema. Eskuz idatzita dago eta Lekuona euskaltzain oso izendatu zuenean oparitu zion Gandiagak.
- Azken lerroetan, honela dio: "(...) Euskaltzaindiko zeure / sarrera-hitzaldia / txalotzeko dakartzudan / txalopilla eskuetan / noiz lehertukoz beste / bestelakorik aurkitzen / laurogei ta zortziko / uztailaren hogeitahamar / zuretzat, niretzat eta / beste askorentzako / egun hain eder honetan / lagun Juan Mari".
(Argazkian, Paskual Rekalde euskaltzain osoa, Arantza Lekuona, eta Andres Alberdi euskaltzain osoa, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan)
- Aurtengo Lautan Hiru antzerki-jaialdiak aurreko aldietako marka guztiak gainditu ditu. Programatu diren antzezlanen kalitateaz gain, zazpi edizioetan izan den ikusle-kopururik handiena izan du jaialdiak.
- Lautan Hiru egitasmoaren zazpigarren aldia lau ostegunetan egin da (otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an), eta guztira 8 ikuskizun eskaini dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle-klubari ere eutsi zaio.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean konpainia, BIRA Kulturgunea eta 7Katurekin batera.
- Aurtengo edizioaren irudiak (bideoa): https://labur.eus/dhog8hz6
- Euskaltzaindiak Mintzolaren ikerketa-sarien 2025eko deialdiak argitaratu ditu
- 'Euskararen Historia Soziala'ren eta 'Cahiers Internationaux de Sociolinguistique' aldizkariaren arteko lan-mintegia
- 2023ko R.M. Azkue Literatura Lehiaketako saridunak
- Euskaltzaindiak antzerki-gaualdia antolatu du Baionan, martxoaren 21ean
















