- Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlearen bizitza eta lana aztertzeko bi egunez luzatu den Uda Ikastaroa antolatu dute EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak.
- Hauek izan dira hizlariak: Joseba Zulaika, Asier Amezaga, Larraitz Ariznabarreta, Xabier Monasterio, Ismael Manterola, Kirmen Uribe, Alex Gurrutxaga, Idoia Gereñu eta Mikel Ayerbe.
Iruzkin berria idatzi
- Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlearen bizitza eta lana aztertzeko bi egunez (gaur eta bihar) luzatuko den Uda Ikastaroa antolatu dute EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak.
- Gaur goizean izan da jardunaldien irekiera-ekitaldia eta bertan izan dira Estitxu Garai EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Patxi Juaristi eta Beatriz Zabalondo Gabriel Aresti Katedraren arduradunak eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
- Gaurko hizlariak: Joseba Zulaika, Asier Amezaga, Larraitz Ariznabarreta, Xabier Monasterio eta Ismael Manterola. Bihar Kirmen Uribe, Alex Gurrutxaga, Idoia Gereñu eta Mikel Ayerberen txanda izango da.
- Pasa den ostiralean, ekainak 13, 2024ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, Bilbo). Guztira 574 lan aurkeztu dira aldi honetan.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Jon Maestre Gelado (narrazioan) eta Aner Elizondo Fanegas (poesian) gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Kattin Madariaga Apaolaza izan da irabazlea narrazioan eta Naroa Asensio Gaston poesian.
- Sei hilabetetik behin egiten duen legez, hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 774 forma berri jaso ditu. Era berean, 1.635 forma zuzendu edo osatu ditu eta hiru sarrera eta beste hiru azpisarrera hiztegitik kendu ditu.
- Azken eguneratze honetan gehitu diren forma berri batzuk: tallarin, txipiroi(-)tinta, gazta ondu/erdiondu/ketu, saltsa bizkaitar, txotx(-)garai, zabor(-)jan, opil industrial, katalintzar, amigdalitis, ehem / ejem, meme, somnanbulu, bazterketa sozial, kuku bat egin, kolpe zorririk ez jo, Ostiral Beltz, mahaipetik txistu, aldaketa genetiko, gibel egin, arbaso komun, botox, karbono-14, mutageno…
- Aldaketa guztiak HEMEN

- 2025eko euskaraldiaren barruan, Euskaltzaindiak ekarpena egin nahi izan zuen. Honela, hitzaldia antolatu zen Donostiako San Jeronimo kaleko sotobarruan eta BIDEO HONETAN ikus daiteke oso-osorik. Hitzez eta idatziz. Ttunttun eta dinbi-danba artean. Donostia 1793-1833 du izenburua hitzaldiak.
- Mikel Zalbide euskaltzain osoak eta Lionel Joly Euskaltzaindiko teknikariak eman zuten hitzaldia. Donostiako irudi zaharrez hornitua, garai nahasi haietan erabiltzen ziren hizkuntzen inguruan argibideak eman zituzten. Ideia iraultzaileak, gerrak, erreketak, Donostiaren berregituraketa... hizkuntza, historia edo Donostian interes pittin bat duenak ideia kitzikagarriak aurkituko ditu hitzaldian.
- Gaiari eutsiz, bigarren hitzaldi bat ere eman zuten Zalbidek eta Jolyk (Euskara-erdarak Donostian, kale eta zelai, lehen eta orain), honako hau San Telmo museoan. Bertan, Donostiako historia osoa aurkeztu zuten, hizkuntzaren historia soziala epekatuz. HEMEN ikus daiteke berbaldia.
- Inoizko partaidetzarik handiena 2024ko R. M. Azkue Literatura Sarietan
- Mixel Itzaina idazle eta ohorezko euskaltzaina zendu da, 92 urte zituela
- 'Irailekoak' poesia-jaialdia Lekeitiora itzuliko da aurten
- ‘Euskararen Historia Soziala’ren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea eguneratu du Euskaltzaindiak, HABErekin lankidetzan