- Guztira 574 lan aurkeztu dira aldi honetan, eta epaimahaikideek nabarmendu dute gaurkotasunez jositako gaiak jorratu direla (heriotza, feminismoa, maitasuna...).
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Jon Maestre Gelado -narrazioan- eta Aner Elizondo Fanegas -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Kattin Madariaga Apaolaza izan da irabazlea narrazioan eta Naroa Asensio Gaston poesian.
- Aurten ere, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea, eta sari berezia jaso du horregatik.
Irakurri gehiago: Inoizko partaidetzarik handiena 2024ko R. M. Azkue Literatura Sarietan Iruzkin berria idatzi
- Alduden (Nafarroa Beherea) jaio zen Mixel Itzaina, 1933ko otsailaren 19an. Kanboko Udaleko idazkari izatetik erretiroa hartuta zegoen. Euskaltzaleen Biltzarreko buru ohia izan zen, baina, batez ere, euskal kulturaren eragile nekaezina. Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren sustatzaile porrokatua, urte zailetan lan izugarria egin zuen alor honetan.
- Ehorzketa astelehenean izanen da, Itsasuko elizan, 17:00etan. Bisitak bihartik goiti, Kanboko hiletxean.
Irudiak: (1) Mixel Itzaina (Gaizka Irozen argazkia / Kazeta)
(2) 2014an, ohorezko izendatu zutenean, talde-argazkian.
(3) 1982an, Aramaion, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, Jesus Mari Etxezarreta, Abel Muniategi, Jose Mari Aranalde, Antton Aranburu, Antonio Zabala eta Alfonso Irigoienekin batera.
- Irailaren 26, 27 eta 28an poesiak blaituko du Lekeitio (Bizkaia). Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Beste behin, elkarlanean antolatu du jaialdia Euskaltzaindiak, hain zuzen, Lekeitioko Udalaren, Recreativa elkartearen eta merkatarien Kitto elkartearen laguntzarekin.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskararen Akademiak.

- Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu zen atari hau, Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeena (Hizkuntza-baliabideak atalean).
- Orain, 5.481 erreferentzia ditu atariak eta etengabe eguneratzen da.
- Euskararen Historia Soziala egitasmoa Euskaltzaindiaren iker-lerroetako bat da, eta bere xede nagusia da euskararen 1980ra arteko historia soziala idaztea.

- Zenbaitetan, dioen erabili ordez, dion erabiltzen da.