- Ekainaren 14an, Lekeitio 700 egitasmoaren barruan, herriko Eusebio Erkiaga Kultur Etxeko Azkue aretoa bete egin zen Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzaldia entzuteko: Azkue lekeitiarra, Euskaltzaindiaren hauspoa.
- Alegiazko elkarrizketa baten bidez eman zuen Urrutiak berbaldia. Elkarrizketa, frankismoaren garai latzetan kokatuta dago, euskararen errepresiopean, 1951. urtean.
- R.M. Azkuek eta Nazario Oleaga kazetariak Bilbotik Donostiara egin zuten bidaia bat aitzakiatzat hartu zuen Urrutiak lekeitiar maisuaren izaera, gogoak eta esfortzuak azaltzeko. Bidaian zehar, Oleagak galderak egiten dizkio Azkueri eta Azkuek zuzen erantzuten dio. Iñaki Goioganak egin zuen Oleaga kazetariaren papera eta Andres Urrutiak narratzailearena eta Azkuerena.
Iruzkin berria idatzi

- Lotuta eta letra xehez idaztekoak dira horrelako jai-izenak.
- Iñaki Sarriugarte filologo, euskaltzale eta ohorezko euskaltzaina hil da gaur, Binke! aldizkariak jakinarazi duenez. Bilbon (Bizkaia) jaio zen Sarriugarte, 1953ko abuztuaren 29an. Euskal Filologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea) Irakaskuntza Ertainetako eta IRALE programako irakaslea izan zen urte luzez. Gainera, bertsolaritzaren eta literaturaren sustatzaile porrokatua izan da Sarriugarte. Bere merituak gogoan hartuz, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2024ko maiatzaren 31n.
- Iñaki Sarriugarteren zenbait idazlan: Poema argitaragabeak: [III. t.] Izadiminez / Bitoriano Gandiaga [argit.] (2005); Marijaren illa: 1850 / Jose Antonio Uriarte Adaro [argit. elkarlanean] (2012); Jel-azia / Jule Gabilondo [argit.] (2023).
- Hileta-elizkizuna asteazkenean izango da, 19:00etan, Galdakaoko Santa Maria elizan.
- Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama 1941) euskal idazle, filosofo eta ohorezko euskaltzaina atzo zendu zen, Jakin Fundazioak bere webgunean jakinarazi duen bezala. Horrez gain, azpimarratu dute ez dela ez hil beila ez hileta ekitaldirik izango.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): «Kultura handiko gizona izan da Azurmendi, herriaren zerbitzura jarri duena; gutako askorentzat maisu ordezkaezina, euskarari goi mailako jakiturian leku osoa eskaini diona».
Irudiak: zuri-beltzean, Arantzazun, Villasante eta Arestirekin; koloretan, 2010eko argazki bi: Akademiak euskaltzain ohorezko izendatu zuenekoak.
- 2024ko ekainaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Jon Casenave. Pasa den larunbatean, jaiotzaz lehunztarra den hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurri zuen Heletako (Nafarroa Beherea) Agerraldi aretoan. Ekitaldi berean, Itxaro Borda euskaltzainburuordeak eman zion erantzuna.
- Hitzaldian, herritik eta familiatik jasotako euskara gogoratuko zuen Casenavek, eta, batez ere, euskal idazle klasikoen emari oparoa.