
Jesus Mari Etxezarreta euskaltzain urgazlea hil da
- Jesus Mari Etxezarreta Izazpi idazle eta euskaltzain urgazlea hil da, 85 urte zituela. Hileta-elizkizuna bihar izango da, Debako Santa Maria elizan, 19:00etan.
- Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen Jesus Mari Etxezarreta, 1940ko irailaren 4an. Filosofia eta Letretan lizentziaduna (Valentziako Unibertsitatea), Mutrikuko Institutuko katedraduna izatetik erretiroa hartuta zegoen. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile ohia izan zen Jesus Mari, eta Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an. Akademian Bertsolaritza (1981-1985) eta Herri Literatura (1985-2017) batzordeetan aritu zen.
- Etxezarretaren zenbait idazlan: Zalantzaren aztarnak (1990); Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak (1993); Umorezko ipuin hautatuak (1999, Sendoa): Pedro Miguel Urruzunorekin elkarlanean; Hasperen ttanta bihoztiak (1990, Sendoa).
(Argazkia: Juan San Martin).
Idatzi iruzkina
















