'Euskorpora Summit' jardunaldian izan dira Miriam Urkia eta Andres Urrutia
- EITBren egoitzak hartu du Euskorporaren lehen mintegi garrantzitsua, hain zuzen, Euskorpora Summit 2026: Europako testuingurutik tokiko eraginera jardunaldia, eta bertan izan dira Euskaltzaindiaren ordezkariak, hain zuzen, Miriam Urkia Akademiaren Iker sailburua eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
- Mahai-inguru batean parte hartu dute, Jon Telletxea EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendariarekin, Iñaki Gorostidi Logikalineko zuzendari nagusiarekin eta Mikel Echebarria Laboral Kutxako AA eta eraldaketa digitalaren arduradunarekin batera. Solasaldian, Adimen Artifizialak euskarari nola eragiten dion aztertu zuten adituek, etorkizuneko erronkak irudikatu zituztela, azaletik bada ere.
- Gogoratu behar da Euskorpora agentzia 2025ean eman zela ezagutzera; orduko hartan, euskara merkatu digitalean indartzeko eta bermatzeko «herri-aliantza estrategiko» bezala aurkeztu zuten sustatzaileek egitasmoa. Gaur gaurkoz, Vicomtech enpresa da Euskorporaren buru, eta Euskaltzaindiari dagokio agentziaren buruordetza.
Idatzi iruzkina
















