Euskaltzaindiak hartu du UEUren 2026ko Udako Ikastaroen hasiera-ekitaldia
Udako Euskal Unibertsitatearen Udako Ikastaroen estreinaldia hartu du gaur Euskaltzaindiaren egoitzak. Bertan izan dira, besteak beste, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria; Andres Urrutia euskaltzainburua; Ane Sarasua UEUko idazkari nagusia eta Aitor Bengoetxea UEUko zuzendaria. Mintegiko lehen hitzaldia Andres Urrutiak eman du: Euskararen itzal akademikoa: ustetik ekintzetara.
Ondoren, honako aditu hauek parte hartu dute mintegian: Aitor Bengoetxea (UEU); Amaia Torrealday (Mondragon Unibertsitatea); Nahia Idoiaga (EHU); Karmele Artetxe (EHU, UEU); Haritz Garmendia (EHU); Xabier Arregi (HiTZ zentroa); Eider Goikolea (EHU); Jon Mentxakatorre (UEU).
Idatzi iruzkina
















