
Euskararen Biziberritzea Araban egitasmoa aurkeztuko da Lasarte-Orian
- Arabako Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak sustatzen duten Euskararen Biziberritzea Araban (EBA) egitasmoa Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren XVIII. edizioan aurkeztuko da. Topaketa Lasarte-Orian (Gipuzkoa) izango da, maiatzaren 21ean eta 22an, herriko Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurtengo aldian, justizia linguistikoa izango da hizpide, eta, bi egunetan, justizia linguistikoa ikuspegi filosofiko eta politikotik lantzeko ahalegina egiteaz gaiz, hizkuntza gutxituak indarberritzeko oinarriez hitz egingo da.
- EBA proiektuaren aurkezpena maiatzaren 22an izango da, goizeko 10:00etan, eta Iñaki Martinez de Luna eta Irati Iciar Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kide eta EBA proiektuko koordinatzaileak parte hartuko dute.
Idatzi iruzkina
















