Euskaltzainek 'Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak' erakusketa bisitatu dute
- Euskaltzaindiak Iruñean egin du apirileko osoko bilkura, hain zuzen, hiriko Civivox Pompelo eraikinean. Ondoren, eraikinean bertan dagoen erakusketa ikusi ahal izan dute euskaltzainek, Joseba Asiron alkatearekin eta Ander Irizar Euskarabideako Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariarekin batera: 'Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak'.
- Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du erakusketa, Udalaren babesarekin. Irailaren 27ra arte izanen da ikusgai Civivox Pompelon.
- Irudiak (bideoa) HEMEN
Idatzi iruzkina
















