Euskaltzaindiak antzerki-gaualdia antolatu du Baionan
- Apirilaren 17an izanen da, Biltxoko espazioan (Augustins karrika, 9), eta bi ikuskizun emango dira, 19etatik aurrera. Euskararen Akademiak Baionako Herriko Etxearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin batera antolatu du emanaldi bikoitza. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
- Gaualdian bi antzezlan emango dira:
- Zaku berekoak (gehibat konpainia - Xabin Fernandezen testua). Aktorea: Xabin Fernandez.
Sinopsia: Gizon batek bere familiarekin ospatu nahi du urtebetetzea. Baina zer gertatzen da inork erantzuten ez duenean? Zaku Berekoak oroimenaren eta eromenaren artean igerian dabilen arima baten istorioa da.
- Hautagaia (Pantzo Hirigarairen testua). Aktoreak: Pantzo Hirigarai, Mizel Sarratia, Beñat Bidegain, Peio Larre, Armand Jaunarena eta Anje Duhalde.
Sinopsia: Hauteskundeen atarian, hautagaia estrategia prestatzen dabil. Nola jokatu? Zuzen? Maltzur? Zer egin jendearen bozak eskuratzeko?
Idatzi iruzkina
















