Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza zazpigarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
- Euskararen Akademiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta orain zazpigarren deialdia plazaratu du. 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren ekoizpena).
- Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:
- Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute. Eta lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak.
- Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
- Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira.
- Hautatutako proiektuari mentoretza-lana egingo dio Lautan Hiruk, Tartean Konpainiaren laguntzaz. Horrela, jarraipena egingo zaio ekoizpen-prozesuari, sortzaileei laguntza eta aholkuak emanez.
Idatzi iruzkina
















