Bitor Garitaonandia idazle eta euskaltzain urgazlea gogoan
- Bitor Garitaonandia idazle, tenore eta euskaltzain urgazlearen omenezko ekitaldia izan zen larunbatean Zaldibarren. Udalak, Gerediaga Elkarteak eta Euskaltzaindiak parte hartu zuten bertan. Eneritz Azpitarte alkate andreak egin zuen sarrerakoa, Adolfo Arejita euskaltzain osoak Garitaonandiaren lan eta ahaleginak aletu zituen xehe-xehe, eta Joseba Sarrionandia idazle eta euskaltzain urgazlea Zaldibarko idazle ezezagunen peskizan aurkitutako 'harribitxiei' buruz aritu zen. Adolfo Arejitaz gain, omenaldian izan ziren Mikel Zalbide euskaltzain osoa, Erramun Osa Euskaltzaindiaren idazkariordea eta Antton Mari Aldekoa-Otalora ohorezkoa.
(Argazkiak: Gerediaga Elkartea / Euskaltzaindia)
Idatzi iruzkina
















