R. González de Viñaspre: «Gasteizko toponimia ezagutzera eman nahi dugu gizarte-etxeetako erakusketa hauekin»
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hiriburuko toponimiari buruzko lehen erakusketa estreinatu dute Hegoalde gizarte-etxean. Bigarrena Zabalganan jarriko da, martxoaren 26an. Erakusketa bakoitzak kokatuta dagoen inguruko toponimoei buruzko erreferentziak jasoko ditu.
- Gasteizko toponimia. Gure leku-izenak erakusketa Euskaltzaindiak Udalarekin batera sustatzen duen Gasteizko toponimia egitasmoan oinarrituta dago. Proiektuaren datu-baseak 400.000 toponimia-sarrera baino gehiago ditu, eta landa-lana Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak egin du.
Idatzi iruzkina
















