'Lautan Hiru' antzerki-jaialdiaren 8. edizioa (irudiak)
- Finitu da Lautan Hiru egitasmoaren zortzigarren edizioa. Ohi bezala, otsaileko lau ostegunetan egin da (5ean, 12an, 19an eta 26an), eta, guztira, 8 ikuskizun eman dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle Klubari ere eutsi zaio.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero bezala, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Tartean konpainia, BIRA Kulturgunea eta 7Katu gaztetxearekin batera. Laguntzaileak ere izan ditu jaialdiak: AEKren Kalderapeko, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea eta Café Bar Bilbao.
- Aurten, Ipar Euskal Herriari begira jarri da Lautan Hiru, lelo zirikatzaile hau baliatuz: 'Iparra galdu dugu!'. Dei apokaliptiko samar horrekin, Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerki profesionalak bizi duen egoera kaskarra salatu nahi izan da, eta, bide batez, bertan egiten diren lanak ezagutzera eman, modu xumean bada ere. Hortaz, bi ikuskizun berezi eman dira Bilboko Zazpikaleetan: Pantzo Hirigarai baxenabartarraren Hautagaia eta Itzuli konpainiaren Adriene Bergson-Johnson bakarrizketa.
Idatzi iruzkina
















