
Ortografia-markei buruzko jarraibideen berri emateko 5 ikastaro antolatu ditu Euskaltzaindiak
- Ortografia-marken jarraibideak argitaratu ditu Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia egitasmoaren barnean, eta, haien berri emateko, hiru orduko 5 ikastaro antolatu ditu. Data, toki eta ordu hauetan izango dira:
- Martxoaren 9an: Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Almortza bidea, 6 - Donostia), 16:00etatik 19:00etara.
- Martxoaren 25ean: Nafarroako ordezkaritzan (Oliveto Kondea 2, 2. solairua - Iruñea), 16:00etatik 19:00etara.
- Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango ditu denak.
- Ikastaroen helburu nagusia ortografia-marken jarraibideetako puntu nagusiak azaltzea da: zein diren ortografia-markak eta nola eta zertarako erabiltzen den bakoitza. Puntuazio-marken atalak hartuko du tarterik zabalena, baina puntuazio-marka lagungarrien zertzelada nagusiak ere azalduko dira, baita marka diakritikoen inguruko zalantzak argitu ere.
- Izen-ematea HEMEN
Idatzi iruzkina
















