Testu horiek gehitzearekin, sarrera eta azpisarrera berriak gehitu dira (ponporinatu, drunkulu egin edo miraldizko, esaterako), adibide gutxiko sarrerak osatu dira (errebal edo albiriste) edo, beste zenbaitetan Hegoaldeko testuetako lehenengo agerraldia aurreratu da (atsegintasun, berritasun, bitartekotasun, usteltasun…).
Argitalpen honetan 31 sarrera eta 7 azpisarrera berri gehitu dira guztira. Horrenbestez, 147.289 sarrera, 58.488 azpisarrera eta 206.493 adiera ditu hiztegiak.
Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Hortik aurrera Euskaltzaindia ahalegin handia egiten ari da hiztegi horren bertsio elektronikoa gero eta aberatsagoa izan dadin edukiz eta bilaketa-aukeraz.
















