Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan Hiru, BIRA Kultura, Tartean konpainia eta 7Katu gaztetxearekin batera. Halaber, bidelagun ditu Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) eta Bilboko AEK. Gogoratu behar da Lautan Hiru antzerki-jaialdia 2019an sortu zela, hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko. Hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa.

2026ko Lautan Hiru otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango da
- Lautan Hiruren zortzigarren aldian beste horrenbeste ikuskizun programatuko dira Bilboko Zazpikaleetan, bost espaziotan emango direnak, hain zuzen, BIRAn, Cafe Bar Bilbaon, 7Katu gaztetxean, Kalderapekon eta Euskaltzaindiaren egoitzan. Egitaraua eta bestelako jakingarriak urtarrilaren 28an egingo den prentsaurrekoan argituko dira.
- Jakina denez, aurtengo Lautan Hirun emango den ikuskizunetako bat Gehibat konpainiaren Zaku berekoak da, antzezlan horrek irabazi baitu 2025eko Lautan Hiru laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.
Idatzi iruzkina
















