
2025ean, 741.173 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak
- Halaber, 2.248.294 saio ireki dira webgunean eta 9.331.815 orrialde bisitatu dituzte erabiltzaileek.
- Azken urteotako joerari eutsiz, Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da baliabiderik kontsultatuena (3,3 milioi bistaratze). Bestetik, Euskal Onomastikaren Datutegiak (EODA) 995.000 bistaratze izan ditu, Orotariko Euskal Hiztegiak (OEH) 634.000 eta bilatzaile orokorrak 623.000.
- Batez beste, erabiltzaileek webgunean ematen duten denbora 3 minutu eta 50 segundokoa izan da.
Idatzi iruzkina
















