Fermin Ixurko Astitz euskaltzain urgazle nafarrak 100 urte bete ditu
- Ixurko Nafarroako Uitzi herrian jaio zen 1925eko abenduaren 29an. Apeza da eta bere bizi ibilbidean zenbait herri eta parrokiatan egon ondotik, elizbarrutiak Iruñean duen Artzain Ona egoitzan bizi da aspaldixkotik.
- Pasa den astelehenean, haren 100 urtebetetze egunean, elizbarrutiak antolatutako omenaldia egin zioten egoitza horretan. Familia, hurbileko lagun eta egoitzako bizikideekin batera partaide izan ziren, bertzeak bertze, Iruñeko artzapezpikua, Iruñeko eta Larraungo alkateak, eta bi euskaltzain.
Idatzi iruzkina
















