Hona hemen 2024ko Buletinaren eduki aipagarrienak:
- Asun Garikanoren sartze-ekitaldia: bere sarrera-hitzaldia eta Andres Alberdiren erantzuna.
- Gainera, bi jardunaldiren berri ematen da, hain zuzen, Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian eta Aurrera ala atzera goaz? Gako berrien bila.
- Hilberri-txostenak: 2024an zendutako Iñaki Beobide, Maite Idirin, Bernard Goiti, Erramun Baxok, Jose Antonio Aduriz, Joxe Ramon Zubimendi, Patxi Oroz, Luis Baraiazarra, Martzel Andrinua, Georges Rebuschi, Xabier Erdozia eta Patri Urkizu omentzen dituzten txostenak.
- Elena Martínez de Madinaren txosten bat: Notas sobre los ríos Perretxin y Batan del municipio vitoriano.
- Aurrekoaz gain, Euskaltzaindiaren agiriak ere aurkituko ditu irakurleak: batzar-agiriak, ageriko bilkurak, araugintza, eta adierazpenak.
- Azkenik, Euskaltzaindiak urtean zehar egin dituen lanen edo erakundearekin zerikusia izan duten albisteen berri ematen da modu laburtuan. Halaber, omenduak izan diren euskaltzainen informazioa biltzen da eta erakundeak antolatu dituen eta jadanik argitaratu ez diren jardunaldien edukiak kaleratzen dira.

















