Xabier Monasterio: «Arestiren ekarria diziplina anitzetatik aztertu nahi izan dugu liburu honetan»
- Astelehenean, azaroak 8 dituela, Euskaltzaindiak liburu berria aurkeztuko du Durangoko Azokan: Gabriel Arestiren Mandatua, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera editatutako liburu korala. Arestiren ekarria diziplina anitzetatik (euskara, literatura, gizartea, antzerkia, hirigintza, artea, kazetaritza, bertsolaritza, gazteria, itzulpena...) aztertua da saiakera-lan horretan.
- Azokako Talaia espazioan izango da agerpena, 16:00etan, eta bertan izango dira Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkaria eta Xabier Monasterio Gabriel Aresti Kultura Elkarteko kide eta liburuaren koordinatzailea.
- Xabier Monasterioren azalpenak HEMEN
Idatzi iruzkina
















