'Mendez mende Zumaian euskaraz' edo hizkuntza bizirik mantentzeko grina
- Garai diferenteetako Zumaiako biztanleen eguneroko mintza- eta idatz-jardunari buruzko informazioa jaso du Imanol Azkue historialari eta ikerlariak Mendez mende Zumaian euskara (XVIII., XIX, eta XX. mendeetan barrena) liburuan, hain zuzen, 1766-1966 urte-epeko jendearen eguneroko bizimodua, euskarak herrian hartzen zuen lekua, eta garai historiko horretako gertaera desberdinak: gerrak, berrikuntza teknologikoak, garraioaren azpiegiturari lotutakoak eta Zumaiari berari atxikitako bestelako aldaketa soziologikoak.
- Ikerketa lan hau Euskaltzaindiak 2011tik bultzatzen duen Euskararen Historia Soziala egitasmoaren barruan garatutako metodologia kontuan hartuta burutu da, Akademiaren aholkularitzapean eta Zumaiako Udalarekin babesarekin.
Idatzi iruzkina
















