Orain dela 200 urte, Etxebarrian (Bizkaia) egindako hilketaren errudunaren auzi-agirietan ageri diren gertaerak eta Euskal Herrian ospetsu bihurtu zen bertsopaperean esaten dena erkatzen dira liburu honetan, egia eta egiantzak bereizteko. Hori ez ezik, orduko Bizkaiko Jaurerriko foraltasun osoaren berri ematen da liburuan, bai eta hizkuntzaren aldetik Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko orduko biztanleen hizkuntza-jakitea ere.
San Andres Etxebarriko 1825eko hilketari buruzko liburu harrigarri bezain argigarria
- San Andres Etxebarriko 1825eko urriaren 13ko hilketak eta 'Amalau eriyotzena' bertsopapera argitalpena plazaratu du Euskaltzaindiak, Etxebarriko Udalarekin elkarlanean. Gotzon Lobera legegile eta euskaltzain urgazleak paratu du liburua.
- Gaur, Etxebarrian (Bizkaia) aurkeztu da liburua eta herritar ugari hurbildu da kultur aretora, Gotzon Loberaren azalpenak entzutera. Egilearekin batera izan dira Jesus Iriondo alkatea, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoa, Aiala Larruskain alkateordea eta Jesuri Zamora zinegotzia.
Idatzi iruzkina
















