San Andres Etxebarriko 1825eko urriaren 13ko hilketak eta 'Amalau eriyotzena' bertsopapera
- Orain dela 200 urte, Etxebarrian (Bizkaia) egindako hilketaren errudunaren auzi-agirietan ageri diren gertaerak eta Euskal Herrian ospetsu bihurtu zen bertsopaperean esaten dena erkatzen dira liburu honetan, egia eta egiantzak bereizteko. Hori ez ezik, orduko Bizkaiko Jaurerriko foraltasun osoaren berri ematen da liburuan, bai eta hizkuntzaren aldetik Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko orduko biztanleen hizkuntza-jakitea ere.
- Bihar aurkeztuko da argitalpena, Etxebarriko kultur aretoan, 12:00etan. Agerpenean parte hartuko dute Jesus Iriondok, Jabier Kaltzakortak, Aiala Larruskainek, Jesuri Zamorak eta Gotzon Loberak.
Idatzi iruzkina
















