Jose Maria Rementeria Etxebarrian (Bizkaia) jaio zen, 1940an, eta 2023ko urrian zendu. Teologian eta Katekesian diplomaduna (Salamancako Unibertsitate Pontifikala), apaiza, Euskal Elizbarruti arteko Katekesi eta Liturgia batzordean lankide izan zen, eta Elizen arteko Bibliaren itzultzaile taldeko kide ere bai.
Nabarmentzekoak dira itzultzaile bezala Rementeriak eginiko lanak, bereziki Elizen Arteko Biblia egitasmo erraldoian. Bere lan bat aipatzekotan, Euskerazko dotrinak: Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962) aipatu behar da. 2018an Labayru Fundazioak argitaratu zuen ikerlan argigarri eta garrantzitsu honen lehen zatia (I. Bizkaieraz), BBK Fundazioaren laguntzaz. Ostiralean, Ondarroan aurkeztuko dena lan honen bigarren zatia da: Euskerazko dotrinak (II. Gipuzkeraz).
Ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak 2018ko apirilaren 27an.
Hona hemen Rementeriaren edozenbat idazlan:
- Jesusen jarraitzaile gure bizitzan / Iruñe eta Tuteara, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Katekesi Idazkaritzak [itzul. elkarlanean] (1990)
- Jesusen jarraitzaile elkarte barruan / Iruñe eta Tuteara, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Katekesi Idazkaritzak [itzul. elkarlanean] (1998)
- Euskerazko dotrinak: Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II. Kontziliora (1545-1962) I. Bizkaieraz (2018)
















