Euskeria abesbatzak Arestiri kantatu zion Guggenheimen Museoan
- Astelehenean, kontzertu berezia eman zuen Bilboko Koral Elkartearen Euskeria abesbatzak Guggenheim Museoan. Beren-beregi, Museoaren Adiskideentzat prestatu zen emanaldia, baina EiTBk abenduan emango du bere lehen katean. Kontzertua Bea Asurmendi musikariak ireki zuen, euskal kantutegiko abesti ezagunak interpretatuz, bere azken diskoko pieza batzuekin batera. Ondoren, Euskeriak (Urko Sangronizen gidaritzapean) zortzi abesti kantatu zituen, hain zuzen, Zeruan eder ilargia (Aita Donostia), Alduden gizonik ez (Aita Donostia), Txoria txori (Mikel Laboa), Maitia nun zira (José Uruñuela), Azken dantza (Pantxoa eta Peio), Baga, biga, klik! (Niko Etxart), Aitarik ez dut (Errobi) eta Lau teilatu (Itoiz). Tarteka, Idoia Jauregi kazetariak Gabriel Arestiren poema ezagun batzuk irakurri zituen.
- Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak haren hirian. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean prestatu du egitaraua, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa duela.
Idatzi iruzkina
















