Batzuetan, horrelakoak irakurtzen dira han eta hemen: «Dagoeneko San Ferminak gainean ditugu», «Gazte bati isuna jarri diote San Ferminetan», «Zauriturik ez San Ferminetako lehen entzierroan».
Euskaltzaindiak san, santu eta done hitzen erabilera finkatzen duen arauan esaten duenez, letra xehez idazten dira sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak eta parekoak.
Jai-izen horiek eta beste asko jasota daude hiztegi arauemailean, eta, bertan zehazten den bezala, pluralean deklinatuta erabiltzen dira.
Beraz, honela idatziko genituzke hasierako esaldi horiek: «Dagoeneko sanferminak gainean ditugu», «Gazte bati isuna jarri diote sanferminetan», «Zauriturik ez sanferminetako lehen entzierroan».
Ikus halaber:

















