Jon Casenaveren sarrera-hitzaldia (laburpen-bideoa)
- 2024ko ekainaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Jon Casenave. Pasa den larunbatean, jaiotzaz lehunztarra den hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurri zuen Heletako (Nafarroa Beherea) Agerraldi aretoan. Ekitaldi berean, Itxaro Borda euskaltzainburuordeak eman zion erantzuna.
- Hitzaldian, herritik eta familiatik jasotako euskara gogoratuko zuen Casenavek, eta, batez ere, euskal idazle klasikoen emari oparoa.
Idatzi iruzkina