Pirinioetako Hizkuntzak erakusketa Uharteko Kultur Etxean, ekainaren 4ra arte
- Uharteko Kultur Etxeak Pirinioetako Hizkuntzak. Lehena eta oraina erakusketa hartuko du ekainaren 4ra arte (09:00-21:00), Euskaraldiaren ekintzen barruan. Pirinioetan elkarrekin bizi diren hizkuntza guztien ezaugarri nagusiak eta mugarri historikoak biltzen dituen erakusketa da hau.
- Pirinioetako hizkuntzak, euskara izan ezik, latinetik datoz, beti ere, tokian tokiko hizkuntzek aldatuta. Mendetako prozesu hori dela eta, lurraldeari begira hurbil dauden baina elkarren artean ondo baino hobeto bereizita dauden hizkuntzak sortu dira. Literaturaren bidez, hizkuntza horiek aurrera egin dute, eta, aldi berean, aberastu eta beraien muga linguistikoetatik kanpora zabaldu dira, kalitate artistikoa ere irabazi dutelarik. Erakusketak hizkuntza horien ezaugarrietako batzuk eta beraien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Gainera, Europan dauden hizkuntza erromanikoen mapa erakusten da, eta aragoierari, katalanari, okzitanierari eta euskarari buruzko informazio anitza ematen da.
- Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina erakusketa Iruñeko Baluarten jarri zen ikusgai lehenbiziko aldiz, Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarrarekin batera.
Idatzi iruzkina