Nafarroako literatura, lurralde berri eta aske bat
- Horrela adierazi zuen atzo Koldo Izagirre idazleak, Euskaltzaindiak Iruñean antolatutako jardunaldien barruan.
- Nafarroan euskal literaturak bizi duen egoera aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Akademiak, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.
- Izagirrek joan diren 50 urteetan euskaraz argitaratu diren nobelen gaineko azterketa zabala egin zuen, eta izan dituzten kritikak aztertu zituen. Horiek horrela, kritikarien begietatik ikusita, nobelagintza horrek eduki dituen ezaugarriak eta dohain literarioak nabarmendu zituen.
- Gaur, mahai-ingurua izango da Pinaquy aretoan, 18:30etatik aurrera. Irati Jimenez idazleak gidatuko du, eta hiru belaunaldi desberdinetako idazleek parte-hartuko dute. Hain zuzen, Angel Errok, Aingeru Epaltzak eta Oihane Zuberoa Garmendiak.
Idatzi iruzkina