Txomin Peillen «poligrafoa» izan zela nabarmendu zuen Sarrionandiak atzo, hau da, denetarik idatzi zuen euskaltzalea. Denetarik eta oso sakabanatuta, aldizkari txiki eta desberdinetan publikatu baitzituen bere lanak idazle zuberotarrak. Beraz, Iurretako idazleak aitortu du hautaketa partziala egin duela.
Honela, lanak sei ataletan bereizi ditu Sarrionandiak: idazlan autobiografikoak, idazlan antropologikoak, gure hizkuntza, Zuberoako kantari eta idazki zaharrak, literatura garaikidea eta politika itzulinguruak. Halaber, hitzaurrean, Txomin Peillenen bizitza eta lanen zertzelada batzuk eskaintzen dizkigu.