Adolfo Arejita: «Edonork erraz irakurtzeko moduko liburua da 'Denboraren gurpilean'»
- Euskaltzaindiak Berba-mintzoak bilduma berria aurkeztu zuen pasa den astean, eta, horrekin batera, bilduma estreinatzen duen liburua: Denboraren gurpilean. Laboral Kutxaren babesarekin argitaratu du liburua Euskararen Akademiak.
- Bilduma etnografikoa da eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) obran jasotako lekukotasun oparoan du oinarri.
- Adolfo Arejita (EHHAren zuzendaria): «Denboraren kontzeptua da lehen liburukirako hautatu dugun gaia. Ondoren etorriko dira argizagiei eta eguraldiari dagozkionak, eta arian-arian, Atlasaren inkestan jorratu ziren gai-arlo nagusiak. Hamabi edo hamairu gai-arloko sorta dugu aurrez begiz jota».
Idatzi iruzkina