Ageriko bilkura Euskaltzaindiaren egoitzan: hilberri-txostenak (ekitaldiaren irudiak)
- Euskararen Akademiak 2024an zendutako sei euskaltzain omendu zituen martxoaren 28ko Ageriko bilkuran, beraien hilberri-txostenak irakurriz. Honela, Roldan Jimenok irakurri zuen Patxi Oroz ohorezko euskaltzainari zegokiona, Patxi Uribarrenek Luis Baraiazarrarena, Adolfo Arejitak Martzel Andrinua ohorezko euskaltzainarena, Miren Azkaratek Georges Rebuschi ohorezko euskaltzainarena, Andres Urrutiak aztertu zuen Xabier Erdozia euskaltzain urgazlearen profila, eta Arantzazu Fernandezek Patri Urkizu urgazlearena.
- Gogoratu behar da iaz hildako beste sei euskaltzainak (Iñaki Beobide, Maite Idirin, Bernard Goity, Erramun Baxok, Jose Antonio Aduriz eta Joxe Ramon Zubimendi) urtarrilean omendu zituela Euskaltzaindiak, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan.
Idatzi iruzkina