Antzerki-gaualdi arrakastatsua Baionan
- Euskaltzaindiak antzerki-gaualdia antolatu zuen atzo Baionako Biltxoko espazioan: Lautan Hiru antzerki-gaualdia. Baionako Herriko Etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak lagundu dute ekimena.
- Biltxoko jendez lepo zela, saio berean bi ikuskizun eman ziren: Markos Goikolearen Beren izenez eta Pantzo Hirigarairen Dolu. Heriotzaren gaia umorez jorratzen dute biek, eta pieza zirikagarri eta ondo egituratuak dira.
Idatzi iruzkina