Elkarri hika egiten dioten solaskideek elkarren arteko hurbiltasuna eta konfiantza estutzen dute hiztunen arteko zilbor-hestea sortuz. Hitanoa, euskararen bilakaeran, senidetasun eta lagunarteko harremanen mintza-moldea dugu, bereziki solaskideen arteko adiskidetasun giroko hizkera informalean erabilia.
Hikako aditz jokabideak ezagutu ditu gaur egun baino garai hobeak Euskal Herriko zenbait eskualdetan eta garai bateko hiztunen ahotan. Baina, oraindik ere, bizi-bizirik dirau Euskal Herriko zenbait eskualde eta txokotan, euskaldun jendeak bizirik eusten diolako eta komunikazio molde baliagarria duelako. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak horixe aldarrikatu nahi du: hikako moldea egokia dela lagunartean euskaraz egiteko eta lagunarteko hizkera informalari indarra emateko.
Euskaltzaindiak bat egiten du hika moldea han-hemenka bultzatzen dabiltzan ekimen guztiekin".

















