Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza seigarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
- Euskararen Akademiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin, eta orain seigarren deialdia plazaratu du. 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren ekoizpena).
- Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:
- Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute.
- Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
- Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira.
- Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak.
- Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bidaltzeko epea 2025eko urriaren 11n amaituko da.
Idatzi iruzkina